3 SAIOA (2018ko Martxoaren 6)

Gelan irakurritako testutik, garrantzitsuak iruditu zaizkidan eta buruan geratu zaizkidan puntu edo ideien hitz gakoak honako hauek izan dira: AUTONOMIA, MOTIBAZIOA eta ETENGABEKO FORMAKUNTZA.

Autonomiari dagokionez, haur hezkuntzako ezaugarri garrantzitsuenetakoa dela esango nuke. Hala ere, gaur egungo gizartea dela eta egoera askotan haurrei autonomia hori murriztu edo mugatu egiten zaio; adibidez, goizetan haurrari bakarrik janzten uzteko 10 minutu lehenago ez esnatzearren , gurasoek janzten dute korrika eta presaka.

Motibazioa ere oso garrantzitsua iruditzen zait, izan ere, irakasle batek zerbait irakasteko orduan motibaziorik transmititzen ez badu, ikasleengan ere ez du interesik piztuko, eta baliteke arreta galtzea irakasgai hortan. Beraz, testua aztertzean komentatu genuenaren arabera, ikasleen interesetatik abiatzea izango litzateke zerbait ikasteko modu egokiena; baina horrez gain, oso baliagarria den beste metodo bat bizitzako egoera erreal batetik abiatuz gauzak azaldu eta ikastea izango litzateke (dentistaren adibidea).

Azkenik, etengabeko formakuntzaren garrantzia azpimarratu nahiko nuke; gaur egungo gizartea abiadura izugarrian ari da aldatzen, beraz beharrezkoa ikusten dut irakasleak ere etengabe formatzen jarrai dezaten, bakoitzak dituen hutsuneak betetzeko. Beraz, beharrezkoa iruditzen zait irakasleen etengabeko formakuntza hori ikasle bakoitzaren beharretara egokitzeko, edota egoera desberdinetara moldatzeko.

Comentarios