4 SAIOA (2018ko Martxoaren 7)

Laugarren saioan bi gauza desberdin egin ditugu: alde batetik bi bideo ikusi eta horiek komentatu, eta bestetik, curriculum ezkutuaren inguruan irakurri eta hitz egin.

Bideoei dagokienez, lehenengoan Eduardo Punsetek eginiko elkarrizketa bat azaltzen da, eta bigarrenean, berriz, hitzaldi bat. Hauek ikusi, aztertu eta komentatu ondoren, zenbait ideia nagusirekin geratu naiz:
  1. Kooperazioa termino oso garrantzitsua da, izan ere aldaketak aurrera eramateko eta hauek burutzeko modu kooperatibo batean lan egitea beharrezkoa da.
  2. Edonorekin eta edozein momentutak ikasi dezakezu zerbait.
  3. Ikasleei informazioa ondo bereganatzen erakustea da gauza garrantzitsuenetako bat, informazio hori haiena egiten eta gero bakoitza bere erara azaltzeko gai izatea, alegia.
  4. Praktika eta esperientziari garrantzia ematea, haien bidez ikasten baita.

Curriculum ezkutuari buruzko testuari dagokionez, berriz, honako hauek dira ateratako ideia nagusiak:
  1. Curriculum ezkutua idatziz adierazten ez dena da.
  2. Eskolaren espazio, antolakuntza, uniformeetan,... ikus daiteke.


Comentarios